2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

EUSKAL HERRIKO IRAKASLE ERRETIRODUNEN ADIERAZPENA








Hezkuntza Publikoa

Euskal Herriko Irakasle Jubilatuak


·         SEKTORE EUSKALDUN PUBLIKOAREN ESKUBIDE LABORALEN DEFENTSAREN ALDE.

·         GURE ESKUBIDEEN ONARPENAREN ALDE ETA MURRIZKETAREN ETENDAREN ALDE.

1.- 2010EAN EUSKO JAURLARITZAK SEKTORE EUSKALDUN PUBLIKOAREN LANGILEEI SOLDATAREN %5 MURRIZTU ZIEN.

2010erako %5 beherapena barne hartuko dute Euskadiko enpresa publikoen funtzionario eta langile euskaldunak E A Eko aurrekontuetan.
2015eko Auzitegi Konstituzionaleko sententzia batek Eusko Jaurlaritzari behartuko lioke sozietate anonimoen zuzendaritzaz kanpoko pertsonal laboralari atxikitako kantitateak itzultzea, 2015eko uztailaren 31etik.
Murrizketa horren oinarrizko argudioa 2010eko krisialdi ekonomikoa eta Europako Elkarteko esku-hartze ekonomikoaren arriskua izan zen. Gertaera hartatik zazpi urte pasa dira dagoeneko, eta gaur egungo egoera ekonomikoa erabat desberdina da.
Eusko Jaurlaritzak langileei atxikitako kantitateak bueltatzeko ez ditu neurririk hartu.
Kasu batzuetan eta langileek eskatuta, auzitegiek behartu dute Eusko Jaurlaritzari atxikitako kantitateak bueltatzeko.

2.- EUSKO JAURLARITZAK EZARRI DU AURREKONTUEN EGONKORTASUNA BERMATZEN DUEN UZTAILAREN 13KO 20/2012 DEKRETU ERREALA.

E.J-ak berak, sektore publikoaren langileen soldatak murriztu zituena, 2012ko bigarren seihilekoan uztailaren 13ko 20/2012 dekretu errealaren aurreikusitako neurriak ezarri zituen.
Sektore Publikoari ezarritako neurrien artean hauek ziren:
1.-2012ko abenduaren aparteko ordainsariaren ezabapena.
2.-.Hitzarmen kolektiboaren etendura, salbuespen gisa, baldin eta interes publikoaren kausa larria aurkitu, baldintza ekonomikoen funtsezko aldaketatik ondorioztatuta.
E.J-ko Hezkuntza Sailak ezabatu zuen aipatutako urtekoaren abenduaren aparteko ordainsaria, ordainsari hori epeka ordaintzen ari da. Departamenduko funtzionarioei ordaintzen bukatuko du 2018ko urtarrilean, bertan behera utzi baino 6 urte beranduago.
Halaber, bertan behera geratu zen uztailaren 6ko185/2010 EAE-ko unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen lan baldintzak arautu duen akordioa.
Hitzarmen horretako 68.artikuluan, 60 urteko borondatezko erretiroko aurreikusitako prestazio ekonomikoa ez da ezartzen, lan baldintzak arautzen duen akordioa bertan behera geratu delako
Hain zuzen ere, 2013an ez bada, EAE-ko aurrekontuek barne izan dute hurrengo klausula.
2017KO  AURREKONTUAK.
13.Artikulua-Etenda geratuko dira bere aplikazioan, orobat, borondatezko erretiroagatik arautzen dituen artikuluak eta klausulak.
5 urte pasa dira lan baldintzak arautzen dituen akordioaren ohiz kanpoko etenda tik, eta jadanik, baldintza ekonomikoengatik ez da aurkitzen interes publikoko kausa larria gaur egun lan baldintzak arautzen dituen akordioaren etenda mantentzeko, ez dago inongo arrazoirik.
Hain zuzen ere, duela urte batzuk Espainiako ekonomia handitzen ari da. Honela, 2014an %1,4 handitu zen; 2015ean %3,2; 2016an % 3,2 eta 2017rako %3ko hazkuntza aurreikusita dago.
Euskadiko hazkuntza antzekoa izan da.
Honela, 2014an %1,2 handitu zen ekonomia; 2015ean % 2,8; 2016an %3,1; 2017rako E. Gobernuak %2,5 hazkundea aurreikusi du eta 2018rako %2,2koa.
Foru-aldundien diru-bilketa handitu da ere urte hauetan, handitze hau funtsezkoa izan da E.J-aren aurrekontuetarako.
Horrela 2014ko diru-bilketa %5,4 handitu zen, % 4,2 2015ean, %2,7 2016an eta 2017ko lehenengo hilabete hauetan %10raino iristen ari da.
Alde batetik, Kupoaren negoziaketaren akordio ona izan dela eta, 1400milioi euro itzuliko dio Estatuak  Eusko Jaurlaritzari ete beste aldetik, Euskadik 400milioi gutxiago eman beharko dio Estatuari.

Hori dela eta , honako hau mahi gaineratzen dugu:

1.- Sektore Publikoaren hitzarmen eta dauden akordioak gaurkotu eta indarrean jarri, beraien artean Unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa.

2.- 2012tik hona, beraien hitzarmenetan onartuta duten funtzionario guztiei borondatezko erretiroko indemnizazioa ordaintzea.
Horretarako, 2018ko aurrekontuetatik  etenaldiaren klausulak ezabatuko dira eta aurrekontu sailetan sartu.

3.- 2010etatik egindako % 5ko soldataren jeitsiera funtzionario guztiei eta erretiratuta daudenei ere dagokien diru kopurua bueltatu, 2010etatik 2017ra dagokien KPI-ak gehituta.

                                   Donostian 2017ko maiatzaren 22a

EUSKAL HERRIKO IRAKASLE JUBILATUAK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

COMUNICADO CONJUNTO ADOSTUZ,ELA,UGT,CCOO,STEE-EILAS Y LAB

ADOSTUZEN SINDIKATUEKIN BATERA KOMUNIKATUA   Adostuz - ek, behean sinatzen duten sindikatuekin batera, salatu nahi dit...