2017(e)ko azaroaren 1(a), asteazkena
CONVOCATORIA DE HUELGA EN LA ENSEÑANZA PUBLICA NO UNIVERSITARIA PARA EL 12 DE DICIEMBRE RECONOCIENDO NUESTRAS REIVINDICACIONES
Abenduaren 12rako grebara deitu dute EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan
LAB, ELA eta STEILAS sindikatuetako ordezkariek agerraldi bat egin dute datozen asteetarako aurreikusitako mobilizazioen berri emateko. Hainbat ikastetxetan itxialdiak egingo dituzte urrian zehar, familia eta herritarrekin manifestazioak ere, abenduaren 12ko greba gauzatu aurretik. Era berean, borroka asteak antolatuko dituzte azaroan, sektore bakoitzeko aldarrikapenak gizarteratzeko.
Hauxe da LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek irakurritako agiria:
"Pasa den ikasturtean EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko
sektore ezberdinetan eta haurreskoletan greba eta mobilizazio
garrantzitsuak egin genituen, ikastetxeak, langileak, ikasleak eta
familiak azken urteetan pairatzen ari garen egoera larria salatu asmoz
eta egoerari buelta emateko ezinbestekotzat jotzen ditugun neurriak
plazaratu asmoz. Eusko Jaurlaritzak, ordea, oraindik ez die gure
aldarrikapenei erantzunik eman. Sektore ezberdinetako Negoziazio Mahaiak
deitzeko ariketa formala egin duen arren, egoera larri honi buelta
emateko inolako neurri zehatzik ez du ezarri mahai gainean.
Azken hilabetetan plazaratu moduan, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuon
ustez ondorengoak dira egungo egoerari irtenbidea ematen hasteko adostu
beharrezko neurriak:
-Hezkuntza inbertsioa handitzea (gutxienez Europar Batasuneko bataz-bestekoa, progresiboki %6ra iritsiz).
-Plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitzeko beharra.
-Bataz-besteko ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %41
Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan),
%6ra murrizteko premia. Horretarako 6.000tik gora lanpostu egonkortuz
kolektibo ezberdinetan.
-Ikasle-ratioak %10 murriztea.
-Hezkuntzako langileen eroste ahalmena berreskuratzea.
-Ordezkapenak lehen egunetik egitea.
-Bajak lehen egunetik bere osotasunean ordaintzea.
-Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratzea.
-LOMCE Euskal Herriko gure ikastetxeetatik ateratzea eta honen moldaketa hutsa den Heziberri bertan behera uztea.
-Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea, egungo desorekak
gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna
izan dadin (kohesio soziala, integrazioa, aniztasuna, berdintasuna,
hezkidetza oinarri).
-Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea.
-Balizko Hezkuntza legearen aurrean sindikatu, hezkuntza eragile eta herritarron parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea.
2017(e)ko urriaren 2(a), astelehena
2017(e)ko urriaren 1(a), igandea
2017(e)ko abuztuaren 27(a), igandea
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
COMUNICADO CONJUNTO ADOSTUZ,ELA,UGT,CCOO,STEE-EILAS Y LAB
ADOSTUZEN SINDIKATUEKIN BATERA KOMUNIKATUA Adostuz - ek, behean sinatzen duten sindikatuekin batera, salatu nahi dit...
-
20190628 3653 1_stamped de irakasle jubilatuak
-
ADOSTUZEN SINDIKATUEKIN BATERA KOMUNIKATUA Adostuz - ek, behean sinatzen duten sindikatuekin batera, salatu nahi dit...
