2017(e)ko azaroaren 1(a), asteazkena

CONVOCATORIA DE HUELGA EN LA ENSEÑANZA PUBLICA NO UNIVERSITARIA PARA EL 12 DE DICIEMBRE RECONOCIENDO NUESTRAS REIVINDICACIONES

Abenduaren 12rako grebara deitu dute EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan 

 LAB, ELA eta STEILAS sindikatuetako ordezkariek agerraldi bat egin dute datozen asteetarako aurreikusitako mobilizazioen berri emateko. Hainbat ikastetxetan itxialdiak egingo dituzte urrian zehar, familia eta herritarrekin manifestazioak ere, abenduaren 12ko greba gauzatu aurretik. Era berean, borroka asteak antolatuko dituzte azaroan, sektore bakoitzeko aldarrikapenak gizarteratzeko.

 
Hauxe da LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek  irakurritako agiria:
"Pasa den ikasturtean EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko sektore ezberdinetan eta haurreskoletan greba eta mobilizazio garrantzitsuak egin genituen, ikastetxeak, langileak, ikasleak eta familiak azken urteetan pairatzen ari garen egoera larria salatu asmoz eta egoerari buelta emateko ezinbestekotzat jotzen ditugun neurriak plazaratu asmoz. Eusko Jaurlaritzak, ordea, oraindik ez die gure aldarrikapenei erantzunik eman. Sektore ezberdinetako Negoziazio Mahaiak deitzeko ariketa formala egin duen arren, egoera larri honi buelta emateko inolako neurri zehatzik ez du ezarri mahai gainean.
Azken hilabetetan plazaratu moduan, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuon ustez ondorengoak dira egungo egoerari irtenbidea ematen hasteko adostu beharrezko neurriak:

-Hezkuntza inbertsioa handitzea (gutxienez Europar Batasuneko bataz-bestekoa, progresiboki %6ra iritsiz).
-Plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitzeko beharra.
-Bataz-besteko ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %41 Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murrizteko premia. Horretarako 6.000tik gora lanpostu egonkortuz kolektibo ezberdinetan.
-Ikasle-ratioak %10 murriztea.
-Hezkuntzako langileen eroste ahalmena berreskuratzea.
-Ordezkapenak lehen egunetik egitea.
-Bajak lehen egunetik bere osotasunean ordaintzea.
-Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratzea.
-LOMCE Euskal Herriko gure ikastetxeetatik ateratzea eta honen moldaketa hutsa den Heziberri bertan behera uztea.
-Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea, egungo desorekak gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna izan dadin (kohesio soziala, integrazioa, aniztasuna, berdintasuna, hezkidetza oinarri).
-Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea.
-Balizko Hezkuntza legearen aurrean sindikatu, hezkuntza eragile eta herritarron parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

COMUNICADO CONJUNTO ADOSTUZ,ELA,UGT,CCOO,STEE-EILAS Y LAB

ADOSTUZEN SINDIKATUEKIN BATERA KOMUNIKATUA   Adostuz - ek, behean sinatzen duten sindikatuekin batera, salatu nahi dit...