Urteetan jasandako murrizketek egoera larrira eraman dute Hezkuntza
Publikoa. Aurreko ikasturtean hezkuntza publikoko langileek eta
hezkuntza komunitateak hasitako mobilizazio eta greba arrakastatsuek
Jaurlaritza mugitzera behartu dute. Horren adierazgarri dira, besteak
beste, negoziazioaren ondorioz lortzen ari garena Irakasleen sektorean
Gaur, maiatzak 4, Lakuan izandako negoziazio mahaian Hezkuntza Sailak
aurkeztutako proposamenak garapena, xehetasunak, bermeak eta
ezarpenerako egutegia behar dituzte. Hala ere, bilera positibotzat
jotzen dugu, eta negoziazioen abiapuntutzat hartzen dugu. Epe ertainera
egindako proposamenak nola eta noiz garatu eta aplikatuko diren zehaztu
behar da mahai negoziatzaileetan.
Hurrengo asterako Hezkuntza Sailak mahai
negoziatzaile batera deitu gaitu negoziazio honetan oinarrizkoak diren
erpinak borobiltzeko.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina